Bertso saioa Zubiberri elkartean

Aurten ere bertso afari zoragarri bat disfrutatzeko aukera izan da Zubiberri elkarte gastronomikoan.

Bertso afariaIaz bezala, Erribertxo kultur taldeak Loiolako Erriberetako auzoko euskaltzaleak elkartu zituen Zubiberri elkarte gastronomikoan. Aurreko edizioko bertso afarian Anjel Mari Peñagarikano eta Miren Artetxe izan ziren Donostiako elkarte honetan, berriz edizio berri honetan Iñigo Mantzisidor “Mantzi” zarauztarraren bertsoez eta Iñaki Gurrutxaga oriotarraren bertsoez gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Bertso afariaren beste atal garrantzitsua afari bera izan zen, bertan sarrerakoak hartu ondoren migak, txibiak eta sagar tarta aukera izan zen, dena oso ona zegoen.

Beste behin, elkarte gastronomikoak eta euskal kultura elkartzen dira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.