Bertso Afari bikaina ospatu zuten Zubiberri elkartean

ZubiberriOrain dela egun batzuk aurreratu genuen bezala Erribertxo Kultur Elkartea, Haritzalde Naturzaleen Elkartea eta Zubiberri Elkarte Gastronomikoaren artean antolatu zuten pasa berri den ostiralean bertso afaria bikain bat.

 

Bertan otarrainxka, makailua, txerri-ukondoa… dastatzeko aukera izan zuten Loiolako Erriberetako elkarte gastronomikora hurbildu ziren euskaltzale eta lagun guztiek, guztira 50 inguru.

 

Postrea hartu eta gero, kafearen momentuan etorritako bi bertsolariek abesten hasi ziren, eta giro ederra egon zen berandu arte, Miren Artetxe eta Anjel Mari Peñagarikano bikain ibili ziren, librean eta gai jartzailea agindatutako gaiekin, baita ere jolasean ibili ziren kapelak eta pertsonaiak asmatzeko orduan.

 

Zubiberri elkarteak berria izan arren izena hartzen hasia da Loiolako Erriberetako auzoan eta halako Zubiberriaukerak politak dira elkartea ezagutzeko. Hain zuzen ere orain bi hilabete eta erdi ireki zituen bere ateak auzora inaugurazio festa batekin, eta ostiralekoa izan zen elkartean burutzen den lehendabiziko bertso-afaria.

 

Gastrokontuk Zubiberrikin kolaboratzen du elkarteko urpeltegian eta poz handia hartu dugu afariaren arrakastagatik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.