Gastrokontu 2013. urtean jaio zen Euskal Herriko elkarte gastronomiko eta bestelako elkarteen kudeaketa integralean laguntzeko. Gastrokontu ez da aplikazio informatiko bat, elkarteetako zuzendaritzei laguntzeko prest dagoen profesional talde bat baizik.

Elkarte gastronomikoen antolakuntza eta funtzionamenduaren inguruko ezagutza sakona dugu. Ordu asko behar dira elkarte bat behar den moduan kudeatzeko eta, askotan, bazkideez osatutako zuzendaritzei nekeza gerta dakieke eguneroko kontrola eramatea.

Sotoaren kudeaketa, finantzak, hornitzaileekin hartu-emanak dira, besteak beste, zuzendaritzen gain erortzen diren eginbeharretako batzuk. Gastrokontun eguneroko jardun hori arindu nahi dugu.